Bertsoak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia otsailaren 16an izango da, 19:00etan. Alondegiko Oxford aretoan. Sarrerak aurrez Turismo bulegoan erosi ahal izango dira, 3 €-an. PARTAIDEAK: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria). "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.
Zumaiako Udalak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lau saio izango dira otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean. Saio bakoitzak 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hauek dira saioak: Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia. Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz. Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta: Otsailak 28: Prest? Martxoak 7: Goazen!
Mikrobioen mundu liluragarria gai bezala hartuta, bi hitzaldi eskaniko ditu Josu Alberok otsailaren 5ean eta 12an, 18:30ean bietan, Alondegia kultur etxean. Hizlariak honela deskribatzen du ekimena: "Badaude beste mundu batzuk, baina mundu honetan daude, esaten zuen poetak. Egia. Mikrobioen mundu ikusezina gure ondoan dago, inguratzen gaitu, baina gu ez gara konturatzen. Hitzaldi honen bidez mundu liluragarri hori esploratuko dugu".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak aurkezten duen erakusketa honetan, frankismo garaian isilduak izan ziren emakumeen testigantza jaso nahi da. Otsailaren 8tik 23ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Erakusketaren harira, beste bi ekitaldi prestatu dituzte Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Erkibe Kultur Elkarteak, Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Lehenengoa Amagoia Gurrutxagaren Gerra gauza alua da hitzaldia izango da otsailaren 15ean, Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, Paperezko ahotsak dokumentalaren proiekzioa, otsailaren 22an, Aita Mari zinean, 19:00etan.
Garagardo feste egingo da asteburuan Nikol-Enea tabernan. Hemen duzue egitaraua: Otsailak 16, garagardo festa 20:00etan, kontzertu akustikoa. 23:00etan, zumaiarren surf-skate bideoak. 00:00etan, urteko surflari onena. 00:00etatik aurrera, DJ Mikel Huegun eta DJ Uranga. Otsailak 17 20:00-22:00, pintxo pote: pintxo-garagardoa. 23:00etan, Mr. Dubbin Otsailak 18 Arratsaldean, argazki erakusketa. 22:00etan, zozketa berezia.
Belén Rueda aktore espainiarrak Laura izeneko emakumezkoaren papera antzeztuko du, eta aspaldi galdutako ahizpa Sararen bila joango da Kongora. Gorbernuz Kanpoko Erakundeek, Espainiako enbaxadak… Inork ez du jakingo Sara non dagoen. Baina herrialdearen ekialdeko meatzari-herri batean egindako argazkian azalduko da Sara, eta Laura gizarte mendebaldarraren hatzapar ilun, ezkutu eta zikinetan barneratuko da ahizpa topatzeko. Norberto López Amadok gidatu du proiektua, eta Ruedarekin batera, Manolo Cardona, Enrico Lo Verso, Marián Álvarez eta Florín Opritescu aktoreek hartu dute parte filmean. (zinea.eus) Ordutegia: ostiralean, 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 22:15ean.
Bi talderen kontzertuak izango dira ostiralean, hilaren 16an, 22:30etik aurrera Torreberri Gaztetxean. Azken Sustraiak beasaindarrak, Azal berri bat diskoa aurkezten. Baserriko Ollaxkue Labien punk talde azpeitiarra.