Hika Teatroaren Txarriboda antzerkia izango da ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak 9,5 euroan daude salgai turismo bulegoan, 6 euroan Gazte txartelarekin. Sinopsia: Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Horixe da iristean gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gainditu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!
27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean.
Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau. Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.
Reggae, ska, hip hop edo afrobeat doinuak entzuteko aukera izango da gaur Zalla tabernan. Kunta di Fyah, Patera Style, Selektah Starbow eta Adi General arituko dira musika jartzen, 23:30etik aurrera.