Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako. Hala ba, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek!Baina usteak erdia ustel, eta ur dragoi basatiak eta landare haragijaleak direla-eta, itxarondako abentura handia uste baino korapilatsuagoa suertatuko zaie... Ordutegia: larunbatean eta igandean 16:30ean.
John Petersen Eric mutil-lagunarekin eta Monicarekin (adoptatutako alaba) bizi da Kalifornian. Willis haren aitak, nekazari tradizional eta kontserbadorea denak, Los Angelesera bidaiatzea erabaki du, eta Johnen etxean geratuko da erretirorako tokirik egokiena aurkitu arte. Etxean dagoen bitartean, aita-semeen munduek talka egingo dute bortizki, eta zauri zaharretan zirikatzea eta beste batzuk irekitzea ekarriko du, elkar onartu eta barkatzeko bidaian. Donostia Saria jaso berri duen Viggo Mortensen aktore estatubatuarraren lehenengo film luzea da, Cannesko zigilua daramana, eta 68. Donostia Zinemaldian aurkeztu berri duena. Ordutegia: azaroaren 6an 19:30ean, 7an 19:30ean eta 22:15ean, eta 8an eta 9an 19:30ean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |