Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.
Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Drama, komedia. Amoranteak Donostiako Zinemaldiarekin uztartzen ditu Allenen azkenak. Jaialdira doaz senar-emazte estatubatuarrak, eta, pelikulak ikusteko ez ezik, izango dute bikotetik kanpoko harremanik izateko denbora ere. Andrearen kasuan, zinema zuzendari frantziar batekin arituko da; gizona, aldiz, Donostian bizi den emakume batekin maiteminduko da. Ordutegia: astelehenean eta asteartean 19:00etan.
Sinopsia Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.