Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean helduentzako sorkuntza kolektiboko antzerki-proiektua da, Garcia Lorcaren La Casa de Bernarda Alban oinarritua. Aktoreak: Irene Hernandez y Nerea Ariznabarreta. Zuzendaria: Saioa Iribarren.
Martxoaren 24rako greba eguna deitu dute Ikasle Abertzaleek, Hezkuntza erreformak gelditu! lelopean. Greba horren inguruko aurkezpena egingo dute martxoaren 11n, 21:30an, Torreberri gaztetxean.
San Telmo jaietan elektrotxaranga kontratatu nahi du Zumaiako Gazte Asanbladak. Diru hori lortzeko mus txapelketa antolatu du ostiral honetarako. Partidak 22:00etan hasiko dira, eta izenak 21:45ean emango dira. Bikoteko 10 euro ordainduko dira.
Eva Franco argazkilari zumaiarraren Maskarada erakusketa hartuko du Alondegiko Oxford aretoak, martxoaren 5etik 20ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta Larunbat eta jai egunetan 12:00-14:00ak bitartean eta 18:00etatik 20:00etara.