Ziske elkarteak antolatuta, surf ikastaroak eta musika emanaldiak izango dira aurtengo Surfestan.
Beteranoen XI. traineru estropada jokatuko da Zumaian, uztailaren 20an, 16:30etik aurrera.
Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketa sozialetara aurkeztutako lanez osatutako erakusketa ikus daiteke uztailaren 31ra arte Alondegiko sarreran.
Elisabet Mendiaren Itsasontziak, txalupak eta padurak akuarela lanen bilduma egongo da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 10etik 21era. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era, eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Ibon Cormenzana. Aktoreak: Dani Rovira, Susana Abaitua, Elena Irureta. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Euskal Herria. Andres, Madrilen lan egiten duen musika irakasle batek euskal herri batera joan behar du institutu batean libre geratu den plaza betetzera. 40 urte bete berriekin eta beldur eszenikoa inoiz gainditu gabe, bere bizitza berria musikari izateko ametsetik urruntzen ari zaiola sentitzen du. Hara iristean, eskolako lehen egunean zorabioa izaten du belarrian txistu-hots handia duelako: minbizia da. Uztailaren 19, 20, 21 eta 22an, 19:30ean, Aita Marin.