Datorren abuztuaren 2an, 20:00ean, Zumaiako Nazioarteko 40. Musika Jaialdiaren barne, Sapere Aude Sinfoniettaren kontzentua izango dugu, Jon Malaxetxabarriak zuzenduta, Zumaiena Ikastetxeko Antzokian; Giacomo Pucciniren Manon Lescau operako III.Aktoko Intermezzoa eta Gustav Holst-en The Planets. 15 musikarientzako egindako moldaketak, estatu mailan lehendabizi entzangai izango direnak. Eta behin gastuak estalita, lor daitezen irabaziak minbiziaren aurkako elkartearen alde izango dira. "0 ilara" ere badago lagundu nahi duenarentzat. Sarerrak turismo bulegoan eskuratu daitezke edota online bidez ere honako helbide honetan: https://entradium.com/es/events/sapere-aude-sinfonietta-puccini-holst INFO +: https://www.sasmusikaelkartea.com/sas-puccini-holst/
Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da ikusgai Oxford aretoan uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, egunero 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Greg Berlanti. Aktoreak: Scarlet Johansson, Channing Tatum, Woody Harrelson. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Estatu Batuak. Scarlett Johansson eta Channing Tatum protagonista dituen lana komedia dramatikoa da, NASAren Apolo 11ko alunizaje historikoan girotua. NASAren irudi publikoa hobetzeko deituak, txinpartek norabide guztietan hegan egiten dute Kelly Jones (Johansson) marketinaren mirariak hondamendiak eragiten dituenean Cole Davis (Tatum) jaurtiketa zuzendariaren lan zailean. Etxe Zuriak uste duenean misioa garrantzitsuegia dela porrot egiteko, Jonesek alunizazio faltsu baten itxura egiteko agindua jasotzen du, eta benetako atzerako kontaketa hasten da... Abuztuaren 2an, 4an eta 5ean, 19:30ean, Aita Marin.