Martxan da Guka denda

Erredakzioa abe 15, 17:00 UKT

Gukaren produktu guztiak eros daitezke dagoeneko www.gukadenda.eus atarian.  

Euskaraz lan egiten jarraitu nahi dutela aldarrikatuko dute Gipuzkoako suhiltzaileek bihar

Aitziber Arzallus aza 17 Euskara

Gipuzkoako Foru Aldundiak 68 suhiltzaile lanpostu betetzeko deialdia egingo du datorren urtean, eta horietatik 23tan ez du euskara jakiterik ez eskatuko. Horrek euren egunerokoa goitik behera alda dezakeela uste dute Gipuzkoako suhiltzaileek, gaur egun euskara baita barne komunikaziorako erabiltzen duten hizkuntza, baita herritarrei zerbitzua emateko garaian lehenesten dutena ere. Aldundiari atzera egin dezala eskatzeko eta herritarrei zer egoeratan dauden jakinarazteko mobilizatuko dira bihar, 11:30ean, Donostian.