Albistegia

'Zumba beraiengatik' jaialdi solidarioak emandakoa, bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 23a

Aurreikuspen guztiak gaindituta egin zuten jaialdia, berrehun pertsona baino gehiagok astindu baitzituzten gerriak atzoko hitzorduan. Hunkituta eta aldi berean pozik igaro zuten eguna antolatzaileek. 

Berrehun lagun baino gehiago aritu ziren atzo dantzan Zumaiako Lubaki kiroldegian, Arroabeko zumba taldeak antolatutako Zumba beraiengatik jaialdi solidarioan. Antolatzaileek adierazi zutenez, ekitaldiak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Arroabeko familia baten egoerak hauspotuta antolatu zuten gaurko ekitaldia. Zehazki, Naiara Lizarralderen  bi urteko alabari zelula argien giltzurrunetako sarkoma diagnostikoatu zioten, eta haren zumbako kideek izan zuten jaialdi solidarioa egiteko ideia. Antolatzaileekin batera, jaialdia dinamizatu zuten Johnson, Berto, Darvin eta Tavo zumba irakaslek eta Jon Urbieta DJak. Guka antolatzaileetako batekin eta Lizarralderekin izan zen. Hemen ikus daiteke atzoko argazki galeria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide