Joan den maiatzaren 9an, Gukako bazkideek, senideek eta lagunek esperientzia aberasgarria bizi izan zuten itsasoan. Mater ontzi museoan antolatutako doako bisita gidatuari esker.
Bisita arrantzalea deituriko jardunaldiari esker, arrantza teknikak eta itsasontzi baten eguneroko bizimodua modu didaktikoan ezagutu zituzten bertaratutakoek. Gainera, Jaizkibel inguruko itsas paisaiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Ekintza hau guztiz doakoa izan zen bazkideentzat, Gukakideei eskaintzen zaizkion abantailen barruan eskainitakoa.
Komunitatea indartzen
Giro ederra nagusitu zen goiz osoan zehar. Kostaldeko txokoak modu berezian ezagutzeaz gain, bailarako komunitatea saretzeko eta kideen arteko harremanak sendotzeko balio izan zuen egitasmoak.