Parte hartu gure zozketetan!

Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:


Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu. 

Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!

 


EHZ jaialdirako sarrera

EHZ jaialdirako sarrera

Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi izango dira jaialdiko oholtza gainean, eta Baleikek jaialdirako sarrera zozkatuko du bazkideen artean.  

EHZ JAIALDIA

Egunak: Uztailak 2, 3 eta 4

Lekua: Irisarri (Nafarroa Beherea)

Zorte on!

Oharra: bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Idoia Asurmendiren kontzerturako bi sarrera bikoitz

Idoia Asurmendiren kontzerturako bi sarrera bikoitz

Aste honetan, Idoia Asurmendik ostiralean Zumaienan emango duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean.

Amaituta

Sura dendako produktuen otarra

Sura dendako produktuen otarra

Aste honetan Sura establezimenduak emandako produktuekin osatutako otarra zozkatuko dugu bazkideen artean.

Amaituta

Bulego taldearen abesti berriaren aurrestrenaldi berezia

Bulego taldearen abesti berriaren aurrestrenaldi berezia

Gutxi batzuek Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko aukera izango dute eta Baleikek aurrestreinaldia online ikusteko 2 pertsonentzako sarrerak zozkatuko ditu.  

EMANALDIA

Eguna: Maiatzak 1, larunbata

Ordua: 22:15

Zorte on!

Amaituta

Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak

Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak

Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astearte goizera arte parte hartu daiteke. 

Amaituta

Elkar argitaletxearen liburu sorta

Elkar argitaletxearen liburu sorta

Ostiralean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Baleikek liburu sorta zozkatuko du bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek.

Amaituta

Arkume erdia

Arkume erdia

Baleikek Latxa arkume erdia zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak ostiralean jakinaraziko dira, eta horiek etxean jasoko dute saria. Izan ere, Latxa Arkumeak (www.latxarkumea.com) etxerainoko zerbitzua ezarri du orain, bezeroei erosketa errazteko.

Amaituta

Maria Berasarteren 'Lurra eta bidea' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

Maria Berasarteren 'Lurra eta bidea' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

Maria Berasarte abeslariak Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du martxoaren 26an, 19:00etan, Aita Mari zinean. 

Amaituta

Surak emandako oparia

Surak emandako oparia

Etxezarreta kalean dagoen Sura zaintza oinarrian saltokiak emandako oparia zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar goizean aterako dugu. Parte hartu, eta zorte on!

Amaituta

Errigoraren bi saski

Errigoraren bi saski

Udaberriko kanpaina abian du Errigorak. Azaroaren 24ra bitartean egin daitezke Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak www.errigora.eus webgunean (Trukegunean eta Sura dendan ere egin daitezke eskaerak Zumaian).

Errigorak bi saski eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Ostiralean jakinaraziko ditugu saridunen izenak. Parte hartu, eta zorte on!

Amaituta

'Atzerrian lurra garratz' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

'Atzerrian lurra garratz' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango da Zumaian, martxoaren 5ean. Emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Astearte goizean emango dugu saridunen berri.

Amaituta

Juanjo Larrañagaren produktu sorta

Juanjo Larrañagaren produktu sorta

Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu.

Amaituta

Bizitzeko irrika

Bizitzeko irrika

Jexux Eizagirre Portillo zumaiarrak idatzi duen Bizitzeko irrika. Hango eta hemengo ipuinak, motxetik hasita liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astelehen goizean aterako ditugu saridunen izenak. Parte hartu eta zorte on!

Amaituta

'Urolatik barrena' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

'Urolatik barrena' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

Ostegunean, hilak 18, Urval Ensemblek, Jon MaiaK eta Gorka Hermosak kontzertu berezia eskainiko dute, Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakiapean. Ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean.

Amaituta

'Porno vs. Afrodita' antzerkirako hiru sarrera bikoitz

'Porno vs. Afrodita' antzerkirako hiru sarrera bikoitz

Otsailarean 5ean Aita Marin taularatuko duten 'Porno vs. Afrodita' gazte antzerkia ikusteko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. 

Amaituta