Inpernupen salgai dago Koldo Landaluzek ilustratu zuen azken liburua

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 17a, 10:09

Belastegiren eta Landaluzeren liburua Inpernupen. (Juan Luis Romatet)

Nagore Belastegi Martinen testuak ilustratu zituen pasa den maiatzean zendu zen kazetari, idazle eta ilustratzaileak. 

Pasa den maiatzean zendu zen Koldo Landaluze. Kazetaria, idazlea, irrati gizona eta zinemazale porrokatua, ilustratzailea ere bazen, eta arlo horretan egin zuen azken lana Nagore Belastegi Martinekin batera argitaratu zuen Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak liburua izan zen. Kazetari legazpiarraren testuak marrazkiekin jantzi zituen Bilbon jaio baina hamarkada luzez Zumaian bizi izan zen Landaluzek. Horren berri eman zuen ilustratzaileak iazko irailean emandako elkarrizketa batean.

Liburu honen azken aleak salgai daude Zumaian Inpernupe tabernan, 13 euroan.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide