Albistegia

Lorategiaren irekiera, Komentuko puzzlea osatzeko beste pauso bat

Aitziber Arzallus-Juan Luis Romatet-Gorka Eizagirre

Pasa den larunbatean zabaldu zuten Komentua Kulturguneko lorategia. Proiektua diseinatu duen Iñigo Segurola paisajistaren, Argi Yeregi hirigintza zinegotziaren, eta zabaltze ekitaldian izan ziren herritar batzuen hitzak jaso dira honako bideoan. 

Iragan udazkenenean zabaldu zuten eraberritutako Komentuko eraikina. Pasa den larunbatean, berriz, eraikinaren atzealdean dagoen lorategia inauguratu zuten. Datozen hilabeteetan Zumaiako Alde Zaharrean kokatzen den Kulturgunearen puzzlea osatzen joango dira, aterpetxearekin, kaperan kokatutako auditoriumarekin, eta bertan bizi ziren mojen bizitza kontatuko duen interpretazio zentroarekin. 

Honako bideoan, zapatuan egindako inaugurazio ekitaldiko irudiak, eta protagonisten hitzak jaso dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide