San Telmo eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, San Telmoren irudia prozesioan eraman dute San Pedro Parrokiatik San Telmo ermitaraino. Ekitaldia hasi aurretik euri zaparradak izan dira, eta horregatik plastiko batekin babestuta atera dute irudia. Ibilbidean aurrera egin ahala, ordea, ikusita euriak atseden hartu duela, aipatu plastikoa kendu diote, eta hala eraman dute bere izena duen ermitara.
Bertan egin dute meza nagusia. Aurten, gainera, Fernando Prado gotzainak eman du meza. Prozesioan ere parte hartu du aipatu gotzainak.