EAJk ziurtatu du Hiri Antolamendurako Plan Orokorraen (HAPO) gainean egin dituen proposamen guztiek "oinarri tekniko eta juridikoa" dutela, eta beraz, "egingarriak" direla. Borondate politikoaren faltan kokatu du eztabaidaren funtsa, eta "errespetuzko eztabaida" eskatu dio EH Bilduri, koalizioak "gezurretan" eta "herritarrak engainatzen" aritzeaz akusatu ostean.
Pasa den astean onartu zuten udalbatzarrean Zumaiako hirigintzaren datozen urteetako norabidea zehaztuko duen behin-behineko HAPOa, oposizioaren kontrako eta EH Bilduren aldeko botoekin. EAJk adierazi zuen plangintzak ez diola behar bezala erantzuten herriko etxebizitza krisiari. Besteak beste, planaren indarraldiaren denbora laburregia dela eta aurreikusten dituen etxebizitza berriak gutxiegi direla esanez justifikatu zuen bere jarrera. Koalizio abertzalearen esanetan, aldiz, EAJk proposatutako neurriak ez dira egingarriak, horregatik, interes alderdikoien mesedetan "herritarrak engainatzea" leporatu zion talde jeltzaleari.
EAJk ez dio erreferentziarik egin EH Bilduk bere proposamenei egindako zuzenketei, bai, ordea, Udal Gobernua zuzentzen duen koalizioak erabilitako tonuari. "
HAPOak 20 urteetarako gehienez 680 etxebizitza eraikitzeko muga ipintzen duela, eta hori gezurra dela ziurtatu du EH Bilduk: "800 eraiki daitezkeela jasotzen du, eta desdoblatzeko aukera izanda 1.090eraino igo daiteke kopuru hori". "EAJko zinegotziak —herri borondatearen ordezkariak— ia maila pertsonalean deskalifikatzera iritsi dira. Gure helburu bakarra Zumaiarentzat eta zumaiarrentzat onena defendatzea denean, demokratikoki aukeratutako ordezkari publikoei 'gezurti' esatea ez da errespetu instituzionalaren adierazgarria, ezta herriak behar duen lankidetza giroarena ere", deitoratu du ohar batean.
Talde jeltzaleak defendatu du politikan erabakiak eta kudeaketa publikoak kritikatzea "guztiz zilegi" dela, eta gaitzetsi du ez dela "EH Bilduk horrelako estiloa erakusten duen lehen aldia". "Estilo horrek, sendotasuna baino gehiago, urduritasuna erakusten du", agertu du.