Euskal mitologia izango da Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren aurtengo jaialdiko gaia. Otsailaren 17an izango da, ostiralez. 17:45ean abiatuko kalejira Alondegi paretik, eta emanaldia Eusebio Gurrutxaga plazan izango da jarraian.
Talo Eguna izango dute otsailaren 17an, ostirala, Arroa Behean. 18:30ean izango da, Ederki elkartean.
Otsailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira inauteriak Zumaian, egitarau honekin: Otsailak 17, ostirala 16:00 Eskolen inauterietako kalejira (eguraldi txarra bada ez da egingo) 17:45 Alondegian hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauterietako kalejira: Mitologia Otsailak 18, larunbata 12:00-14:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar 12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauterietako mozorro festa 18:00 bertan, Haurren mozorro lehiaketa 18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa 22:00 Amaia plazan, Dj Davilaren saioa. Otsailak 19, igandea 12:30-14:30 Betijai fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar 17:00 Aita Mari, zine emanaldia Yuku eta Himalaiako lorea Otsailak 20, astelehena 15:00 eta 17:30 Zumaiena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Urteak bete, abenturak bizi
Indamendi bazkunak 50 urte bete ditu eta haren historia jasotzen duen argazki erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 3tik 17ra.