Emantzipatzeko ezintasuna borrokatu! ekimena aurkeztuko du Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak otsailaren 23an, 18:30ean, Zumaiako Etxape zentro sozialistan.
Darahlik antolatutako Saharar herriaren aldeko lankidetza astearen barruan, Insumisas. Mujeres en lucha en el Sahara Occidental dokumentala emango da, eta ondoren mahai ingurua egingo da. Otsailaren 23an, ostirala, 18:30etik aurrera, Oxford aretoan.
Eterna dokumentala emango da otsailaren 23an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Ondoren, 22:30ean, Mejillon tigre poesia emanaldia eta DJ Balklavaren saioa izango dira Torreberri Gaztetxean. Antolatzaileak: Zumaiako Mugimendu Feminista eta MEFSST! kolektiboa.
Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egingo da gaur, 20:00etan, Saregileen plazan.
Darahli elkartearen Saharar herriarekiko lankidetza astearen barruan, Darahli-Zumaia. Mendebaldeko Sahararekin urtez urte elkarlanean erakusketa izango da ikusgai otsailaren 23tik martxoaren 3ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.