Martxoaren 3an Donostian egingo den Lilatoirako azken entrenamendu saioa prestatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Asteazkenean izango da, otsailaren 28an, eta korrikalari taldea 18:30ean aterako da Emakumeon Etxe bertatik.
Darahli elkartearen Saharar herriarekiko lankidetza astearen barruan, Darahli-Zumaia. Mendebaldeko Sahararekin urtez urte elkarlanean erakusketa izango da ikusgai otsailaren 23tik martxoaren 3ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.