Zumaiako Emakumeon Etxeak talde gisa hartuko du parte martxoaren 3an Donostian egingo den Lilatoian. 09:00. Irteera busez Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekua). 10:30. Lilatoia. 13:30. Itzulera Donostiatik. 14:30. Bazkaria Emakumeon Etxean. Dortsal eta kamiseta banaketa, asteazken arratsaldetik aurrera etxeko ordutegian. Bazkarirako txartelak salgai Emakumeon Etxean, 10 euroan.
Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean antzezlana ikusteko aukera izango da martxoaren 3an, eguerdiko 12:30ean, Aita Mari aretoan.
Darahli elkartearen Saharar herriarekiko lankidetza astearen barruan, Darahli-Zumaia. Mendebaldeko Sahararekin urtez urte elkarlanean erakusketa izango da ikusgai otsailaren 23tik martxoaren 3ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Ilker Çatak. Aktoreak: Leonie Benesch, Eva Löbau, Leonard Stettnisch. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Alemania. Carla Nowak, matematika eta kiroletako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko du bere lehen lana. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasle bat susmatzen denean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatzen da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin behar die. Martxoaren 1, 2, 3 eta 4an, 19:30ean.