Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Thea Sharrock. Aktoreak: Olivia Colman, Jessie Buckley. Generoa: Komedia. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. 20ko hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, Edith Swan debotoa eta herriko beste biztanle batzuk eskandaluzko gutunak jasotzen hasi ziren, hizkera xelebre bezain lizunez idatziak. Berehala, Rose Goodingek, auzokide oldartsu batek, bere askatasuna eta alabaren zaintza arriskuan ikusten ditu salaketa horien ondorioz. Gutunek herritarrak hondatzen jarraitzen duten bitartean, Gladys Moss polizia-agenteak lanean jarriko du bere burua misterioa argitzeko eta nahaste-borraste honen benetako erruduna harrapatzeko. Apirilaren 20, 21 eta 22an, 19:30ean, Aita Marin.