11 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako ginkana feminista egingo da maiatzaren 24an, 17:30etik aurrera, Gaztegunean. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Gaztegunean bertan, edo posta elektronikoaren bidez gaztegunezumaia@gmail.com edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbideetan.
Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.
Hosto eta hazien erakusketa irekia izango da maiatzaren 21etik 24ra bitartean Zumaiena ikastetxeko Baso magikoko domoan. 17:00etatik 19:00etara izango da bisitagai.
Maiatzaren 20tik 27ra bisitatu ahal izango da erakusketa hau Oxford aretoan, 18:30etik 20:30era. Asteburuan 12:00etatik 14:00etara ere zabalik izango da.