Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:
Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu.
Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!
Aita Mari jatetxeak oparitutako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko eman zuen datuak. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
Gorakada antzerki konpainiaren Pinocchio antzelanarekin hasiko da 2020-2021 antzerki denboraldia. Saioa bihar izango da, 12:00etan, Aita Mari zinean. Udaleko kultura sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Gaur gauean aterako ditugu saridunen izenak.
Bertso jaialdia izango da Zumaian urriaren 9an, ostirala. 20:00etan izango da emanaldia, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.
Antolatzaileek bi sarrera bikoitz eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak astelehen goizean aterako ditugu.
Sastarrain baserri eskolak emandako oparia zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean: bi lagunentzako irteera zaldian. Saridunaren izena ostiralean aterako dugu. Parte hartu, eta zorte on!
Aste honetan Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak zozkatuko ditugu bazkideen artean. Bihar goizera arte hartu daiteke parte.
Flysch Surf dendak emandako bi lagunentzako kayak alokairua zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Ostegunean emango dugu saridunaren berri.
Dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen Errimak bi oinetan ikuskizuna ekarriko du bihar Zumaiara. 20:00etan izango da, Aita Mari zinean. Udaleko kultura sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!
Baleikeko bazkideek ostegunera arte izango dute zozketa honetan parte hartzeko aukera.
Immaculate Fools talde britainiarrak eta Jotakie laukote azpeitiarrak kontzertua emango du irailaren 19an Azpeitiko zezen plazan, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunen izenek irailaren 7an aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!
Flysch Surf Zumaia etxeak emandako bi lagunentzako paddle surf ikastaroa zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko ondoko datuak eman beharko dituzue. Irabazlearen izena ostegun goizean aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
Maite Elosuaren Look industry pelukexik eskainitako pertsona batentzako look aldaketa zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
Anier eta Mad Muasel hip hop musikariek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, 22:30etik aurrera, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Antolatzaileek bi sarrera bikoitz eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu.
Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana aurkeztuko du Maite Aizpurua zumaiarrak ostiral honetan, hilaren 6an, Aita Mari zinema aretoan (22:00etan). Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunen izenak asteazken eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!
Aste honetan, Joseba Irazoki eta Lagunaken eta MICEren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean emango dute kontzertua, igande arratsaldean.
Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu.