Parte hartu gure zozketetan!

Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:


Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu. 

Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!

 


Hysteria

Hysteria

Eromen produkzioaken Hysteria antzezlana izango da ostiralean, martxoaren 9an, Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Parte hartzeko epea ostegun eguerdia izango da.

Amaituta

Voltaiaren 'Erortzen'

Voltaiaren 'Erortzen'

Voltaiaren Erortzen diskoaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Izenak martxoaren 8an aterako ditugu. 

Amaituta

Jon Braun

Jon Braun

Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da, martxoaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Otsailaren 28ra arte duzue epea zozketan parte hartzeko.

Amaituta

Ahora

Ahora

Maite Guevararen Ahora antzezlana izango da martxoaren 2an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal Kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Otsailaren 28ra arte duzue epea zozketan parte hartzeko.

Amaituta

Oskarbi

Oskarbi

Oskarbi taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 23an, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Baleikeko bazkide denaren izenarekin hartu beharko da parte. Saridunen izenak otsailaren 21ean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Amaituta

Oxido

Oxido

Otsailaren 17an Oxido mikroteatroaren bi saio egingo dira Alondegian, 20:00etan euskaraz eta 22:00etan gazteleraz. Emanaldi bakoitzerako bina sarrera eman dizkigu Udal Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Amaituta

Alizia lurralde miresgarrian

Alizia lurralde miresgarrian

igandean, urtarrilaren 14an, Alizia lurralde miresgarriaren bi saio izango dira Aita Mari zinean, 12:00etan eta 16:30ean. Eguerdiko saiorako Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Amaituta

Idiot txou

Idiot txou

Ostiralean, hilaren 12an, 22:00etan, Idiot txou izeneko antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Amaituta

Mari

Mari

Javier Carballok eta Xabier Alberdik idatzitako Mari liburua argitaratu berri du Zumaiako Udalak. Udal Kultura Sailak emandako bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Amaituta

Eusko Gudarostea

Eusko Gudarostea

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Gudarostea liburua atera dute. Liburu honek Eusko Gudarostearen sorrera gogorarazten du, garaiko gudarien borroka argitara emanez. Erresistentzia armatu horri esker matxinatuak geldiarazi zituzten eta handik bi hilabetera, 1936ko urriaren 7an, Gernikan lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen. 

Amaituta