Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:
Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu.
Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!
Ostiralean, azaroaren 15ean, Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.
Igandean, eguerdiko 12:00etan, Mari eta gaileta fabrika haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on.
Soziedad Alkoholika taldeak kontzertuak emango du larunbat honetan, hilaren 9an, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Aurretik Saia Goait izango da agertokian. Bi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izena ostegun goizean aterako ditugu.
Aste honetan elikadura eta euskara uztartzen dituen Errigoraren hiru saski zozkatuko ditugu bazkideen artean.
On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza handia zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena ostegun goizean aterako dugu. Hartu parte, eta zorte on!
Aste honetan ostiraleko 'Quitamiedos' antzerki emanaldirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus ez eta Waxy taldeek kontzertua emango du urriaren 25ean, ostirala, 22:30etik aurrera, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunen izenak astelehen goizean aterako ditugu.
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena ostegun egurdian aterako dugu.
Aste honetan On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza handia zozkatuko dugu bazkideen artean.
Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun goizean aterako dugu saridunaren izena.
Aste honetan On Gourmeteko lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu bazkideen artean.
Aste honetan Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean.
Flysch Surf Eskolak bi lagunentzako surfeko bataioa edo teknifikazio txartela oparitu dio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Sariduna bihar eguerdian aterako dugu.
Cosa Fina arropa etxeak emandako bi kamiseta zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak astelehen goizean ditugu.
Sapere Aude Sinfonietta orkestrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 4an Zumaiena ikastetxeko aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Fernando Velazquezek zuzendutako orkestrak Mendelssohnen eta Mozarten obra bana joko ditu.
Kontzertu honetara bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu.