Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:
Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu.
Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!
Miguel Mari Larburu zumaiarraren bizitza jasotzen duen De mar y arena. Miguel Larburu, una vida de entrega en el desierto liburua aurkeztu berri dute Zumaian. Liburu honen bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunen izenak ostegunean aterako ditugu.
Antzerki denboraldiko azken saioa izango da ostiralean, 22:00etan, Aita Marin. Axut! antzerki konpainia berriaren Zazpi senideko antzezlana ekarriko dute Zumaiara. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu.
Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da ostiralean, hilaren 18an, 22:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunen izenak ostegunean aterako ditugu.
Familia osoari zuzendutako antzerki saioa izango da ostiralean, hilaren 11n, 19:00etan Aita Marin: Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen. Udal Kultura Sailak lau sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko: bi sarrera bikoitz helduentzat, eta beste bi sarrera bikoitz haurrekin joateko. Zozketa hau haurrekin joateko da.
Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu.
Familia osoari zuzendutako antzerki saioa izango da ostiralean, hilaren 11n, 19:00etan Aita Marin: Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen. Udal Kultura Sailak lau sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko: bi sarrera bikoitz helduentzat, eta beste bi sarrera bikoitz haurrekin joateko. Zozketa hau helduentzat da.
Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu.
Igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, Ulisesen bidaia haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak Hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak larunbat goizean aterako ditugu.
Ostiralean, hilaren 27an, 22:00etan, Ergela antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu.
Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.
Joseba Apaolaza eta Sara Cozar dira Jordi Casanovasen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Artzape Euskara Elkarteak antolatutako Artzape Fest! jaialdia egingo da apirilaren 20an Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan. Izarok, Nøgenek eta Marlik talde zumaiarrak joko dute bertan. Artzape elkarteak lagun batentzako bi sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Ostiral eguerdira arte duzue zozketan parte hartzeko epea.
Eromen produkzioaken Hysteria antzezlana izango da ostiralean, martxoaren 9an, Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Parte hartzeko epea ostegun eguerdia izango da.
Voltaiaren Erortzen diskoaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Izenak martxoaren 8an aterako ditugu.
Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da, martxoaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Otsailaren 28ra arte duzue epea zozketan parte hartzeko.
Maite Guevararen Ahora antzezlana izango da martxoaren 2an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal Kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Otsailaren 28ra arte duzue epea zozketan parte hartzeko.
Oskarbi taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 23an, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Baleikeko bazkide denaren izenarekin hartu beharko da parte. Saridunen izenak otsailaren 21ean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!
Otsailaren 17an Oxido mikroteatroaren bi saio egingo dira Alondegian, 20:00etan euskaraz eta 22:00etan gazteleraz. Emanaldi bakoitzerako bina sarrera eman dizkigu Udal Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
igandean, urtarrilaren 14an, Alizia lurralde miresgarriaren bi saio izango dira Aita Mari zinean, 12:00etan eta 16:30ean. Eguerdiko saiorako Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.