Denboraldia Laboral Kutxa-Euskadi taldearekin amaituko du Maite Urteagak

Maddi Txintxurreta

Maite Urteaga, Charente Maritime lasterketako podiumean. (Jira-Bira)

Maite Urteaga Laboral Kutxa-Euskadiren tropelean ariko "hurrengo lasterketetan", taldeak gaur iragarri duenez. Stagiaire gisa ariko da zumaiarra profesionaletan, aprendiz lanetan.

Uztailean iragarri zuen Laboral Kutxa-Euskadik hurrengo bi urteetarako kontratua sinatu zuela Maite Urteagarekin (Zumaia, 2000), baina txirrindularia uste baino lehenago batuko da profesionalen tropelera: "Hurrengo lasterketetan" stagiaire moduan ariko dela iragarri du gaur taldeak.

Urteaga 2027an hasi behar zen profesional mailan lehiatzen, baina 2026ko denboraldia amaitzeko falta diren lasterketetan parte hartzeko aukera eman dio euskal taldeak, datorren urteari begira "pelotoi profesionalean esperientzia har dezan", Laboral Kutxa-Euskadik adierazi duenez.

Stagiaire edo aprendiz lanak ez zazkio ezezagunak Urteagari, 2025ean Frantziako hegoaldean korritutako profesional mailako Ardecheko Tourrean parte hartu baitzuen Laboral Kutxa-Euskadirekin

Zumaiako txirrindulariak dozenaka sari irabazi ditu 2024an kirol ibilbidea hasi zuenez geroztik. Azken asteetan, beste bi garaipen gehitu ditu bere palmaresera: Gaztela-Mantxako Itzulia eta Charente Maritime Itzulia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide