Lakarik behar ez zuten 20 abesti

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2019ko abu. 19a, 16:03

Igande arratsaldea, euria ari du eta taberna giroan bildu gara, oraindik bezperako aje/nekea kendu ezinik (nik). Edariak eskatu, mahaian eseri eta, halako batean, Foreignerren 'himnoa' entzuten da bozgorailuetatik... berriro ere. 

Maldizioak barrenean gorde ditut. Beno, ez. Lakaz betetako hurrengo abestia entzuten hastean, aldamenekoari esan diot: "Oraintxe bertan The Housemartinsen kanta bat eskatuko nuke". Ez naiz saiatu ere egin, alferrikako lana izango delako, baina talde ingeles honen abesti batekin hasiko dut 20 abestiko zerrenda, erakusteko badagoela 'años 80ko' beste musika bat, hainbesteko lakarik behar ez duena. Hor doa. Ah, gauerditik aurrera teletienda guztietan izango duzue salgai!

1. The Housemartins: Happy hour

2. The Smiths: There is light that never goes out

3. The Stranglers: Golden brown

4. The Waterboys: Fisherman's blues

5. R.E.M.: I believe

6. The Cure: Just like heaven

7. Hüsker Dü: Don't want to know if you are lonely

8. Orange Juice: Rip it up

9. New Order: True faith

10. Los Enemigos: John Wayne

11. BB sin sed: Sed de sed

12. M-ak: Barkatu ama

13. Elvis Costello and the Attractions: I hope you're happy now

14. Lloyd Cole and the Commotions: Jennifer she said

15. Sonic Youth: Teenage riot

16. The Triffids: In the pines

17. Violent Femmes: Blister in the sun

18. The Specials: Ghost town

19. Young Fresh Fellows: Celebration

20. The Jam: A Town called Malice

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide